
Azkoitia


zarete. Hemen duzue zuen berri emateko txokoa!
zuek
Aiko taldea gurean
Eguberri hauetako aste kulturalean gure aletxoa jarri dugu Sahatsa dantza taldekook. Dagoeneko kaleratu daiteke sorpresa, Aiko Taldea gurean izango da. Urteko azken erromeria eskainiko du gurean. Abenduaren 26an izango da, Baztartxo Antzokian. Hemen Aikotarren mezua:
“2014. urtea ere badoakigu jota eta pasodobleekin, mazurka eta jauziekin dantzan, jolasean, lagun arteko parrandetan, erromeri eta dantzaldi ibilgariarekin gora eta behera… Elkarrekin urtea patxadaz agurtzeko, 2014. Urteko azken ostiralean Azkoitian elkartzeko proposamenarekin gatozkizue, eta lasaiago eta patxadaz egoteko, afaria ere prestatu digute Baztartxon. Animatu eta gure ‘kotilloi’ berezia ospatzera zatoz!
20:00 dantza poteoa.
21:00 mahaian zintzo afaltzeko prest.
22:00 gabonetako boloboloa edo sari banaketa.
22:15 dantzaldia Aiko taldearekin.
Plaza mugatuak daude. Afarirako txartelak 20€tan Baztartxon, edo, 20€ sartu zure izen-abizenak adieraziz, Kutxabankeko honako kontu zenbakian (titularra Aiko Kultur Elkartea): 2095-0233-10-9109943783
Oharra, ordutegiak, beti bezala, pokomasomenosekoak dira…”.
Galdu egingo duzue?

zu ere


Azkoitia i.k.e
Datorren larunbatean Azkoitiko "Igerilari Osoa" saria ospatuko da gure igerilekuan. Sari honetan, benjamin, alebin eta infantil mutil kategorietan "igerilari osoaren" saria banatuko da. Izena emanda duten taldeak hauek dira; Bergara I.T, Arabako C.N. Zadorra, eta Bizkaiako C.N. Los Angeles.
Txapelketa honetan, benjaminek 100 libre proba eta 100m estilo proba igeri egin beharko dute eta alebin eta infantil mutilek 200m libre eta 200m estilo. Ondoren, bi proba hauen baturaren denborak igerilari osoaren sailkapena egingo da. Txapelketa amaitzeko, 4x50m estilo erreleboak egingo dira.
Gure talde txiki guztiek hartuko dute parte sari honetan, guztira 35 igerilari inguru. Txapelketa arratsaldeko 16.15etan hasiko da eta gure igerilariek 15.15tan egon beharko dira kiroldegian.
zu ere

2010 - present
2010 - present

xeye atletismo taldea
GIPUZKOAKO KROSS TXAPELKETA, ARRATE
Joan de igandea beste zita garrantzitsu bat izan genuen atletismoarekin. Oraingo honetan Gipuzkoako txapelak zeuden jokoan Arrateko krossean.
Bagenekien taldea bikain prestatuta iritsi zela egun horretara, baina egunetik egunera gehiago arritzen gaituzte gure korrikalari guztiek. A ze maila erakutsi zutena GUZTI GUZTIEK!
Lehenengo lasterketan gure junior neskak izan genituen. Bazegoen itxaropena eguneko lehenengo podiuma zapaltzeko eta ez zigun hutsik egin Ainhoa Condek, 3. postu bikain bat lortu zuen. Aiora Altuna ere ez zen atzean gelditu eta 5. postu on batean helmugaratu zen. Hutsik egiten ez duten bi neska bikain!
Eguna ongi hasi genuen, eta jarraipena emateko jubenil nesken ordua iritsi zen. Eta a ze poza eman zigun Jone Zabaletak,bi eskuak gora jasoz helmugaratu zenean! Gipuzkoako txapeldun beste behin! Baina ezin da ahaztu beste taldekieek egin zuten lan bikaina. Leire Beristain 16. sartu zen, Sara Arrieta 19. eta Leire Larrañaga 23. Zorionak neskak!!
Eta gure junior mutillen garaia iritsi zen. Gure kategoriarik indartsuena dudarik gabe. Itzela da mutil hauen maila. Aitor Madrazok eta Jon Perezek lasterketa guztia batera egin ostean, Aitorrek lortu zuen lehenengo postua. Jonek bigarrenarekin konformatu beharra izan zuen. Martin Larrañagak debuta zuen krossean eta ongi defenditu zen lokatz artean. 5. egin zuen. Eta berarekin ia batera Ikram sartu zen 6.
Gizonezko senior mailan ere bagenituen korrikalariak. Eta hutsik egiten ez duen Pedro Muñozek beste behin podiuma zapaldu zuen!! Hirugarren postua berarentzat izan zen. Aitor Sotilek ere gustoa artu dio lokatzari eta hor izan genuen borrokan. Azkenean 27. amaitu zuen. Eta ezin ba ahaztu Asier Aizpuru. Promesetan lehenengo lasterketa zuen eta lan ona burutu zuen onek ere, Laugarren postua eskuratu zuen.
Ezin genion gehiago eskatu goizari. Guztiek gustora amaitu zuten lasterketa eta ez egin dudarik urrengo lasterketan ere han izango direla duten guztia emateko. Zorionak talde guztiari!!
zu ere

25 urte Azkoitiko Enduro Taldeak
25 urte dira Azkoitiko Enduro taldea sortu zela. Urtero legez, irteera egin genuen aurten ere. Hilaren 23an izan zen, eta berrogeita hamazortzi motorzaletik gora batu ginen. Azkoitiarrak bakarrik ez, inguruetako herrietakoak ere hurreratu ziren txangora. Goizeko 09:30tan irtenda, Azkoiti-Aitza-Kakute-Madarixa-Zazpi Kurutze-Gorla-Elosu-Azkoiti ibilbidea egin genuen. Azken urteotan, Kakuteko txabolan hamaiketakoa egiteko ohitura hartu dugu. Eguerdirako berriz ere bueltan ginen herrian, eta babajana izan genuen herriko soziedadean.
Urteurrena ospatzeko kamisetak eta pegatinak egin ditugu oraingoan. Omenaldi txikitxo bat ere burutu genuen. Arturo Aldalur eta Iñigo Aldalur azkoitiarrak hasi ziren honekin, eta orain Pedro Aldalur beraien anaia da arduraduna. Hirurei, garaikur bana eman zitzaien esker gisa.
Ilusio eta indarrik ez zaigu falta aurrera jarraitzeko. Seguru gaude beste horrenbeste urte beteko ditugula, eta gehiago! Gero eta gehiago gara. Heldu, gazte, emakume zein gizon. Zu ere animatu eta gozatu gurekin.
zu ere

