top of page

Azkoitia

Gizartea

Bidezko merkatzaritzaren denda zabaldik
Azkoitiko Misio Pastoraltzak bidezko merkataritzaren denda zabaldu du beste urte batez, Azkoitiko Torre Zuri erakustokian. Herrialde pobreen garapenean laguntzeko, han ekoiztutako produktu ugari salduko dituzte, bitartekaririk gabe. Besteak beste, elikagaiak eta apaingarriak dituzte salgai.

Elkartasunaren aurpegi ezberdinak
Egun gutxi falta dira aurtengo Gabonetarako, eta elkartasun ekintzak antolatu dira aurten Urola Kostako herrietan egin bezala Azkoitian. Janari bilketarekin ekin zioten ekintzei Gipuzkoako Elikagai Bankuaren ekimenez.

Martin Garitanok Juaristi bisitatu du
Gipuzkoak Ahaldun Nagusiak azken egunetan Urola Erdiko hainbat enpresa bisitatu ditu eta horien artean Azkoitiko Juaristi.
bottom of page