
Azkoitia

OIER ARAOLAZAREN HITZALDIA: “NEGUKO FESTAK: MOZORROTZEA EZ DA DISFRAZATZEA”
Abenduak 15, 2014 Maxixatzen euskara elkartea
Oier Araolaza dantzari, kazetari eta antropologoa izango dugu hizlari ostegunean, hilak 18, Kultur Etxean 19:00etan.
Maxixatzenek antolatutako ekitaldian, Neguko festak: mozorrotzea ez da disfrazatzea gaiaren inguruan hitz egingo du Oierrek. Galdera ugarirentzako erantzuna emango du bertan: oraingo festa al da arimen gauekoa gure artean? Zer dira Neguko festak? Mozorrotzea ez da disfrazatzea?

Irakurle taldea
Zilarrezko Arraintxoak irakurle taldearen hirugarren saioa izango da datorren asteazkenean, abenduak 17.
Aizkibel Udal Liburutegiaren 3. solairuan izango da hitzordua, 19:00etanhasita.
Oraingo honetan hizpide izango duten liburua George Perec idazlearen “Gauzak“(Igela, 2014) nobela izango da.
ZILARREZKO ARRAINTXOAK IRAKURLE TALDEA: “GAUZAK” (GEORGE PEREC)
Abenduak 14, 2014 Maxixatzen Euskaldunon elkartea

EUSKARA ANIZTASUNEAN TOPAKETA: EUSKARAK BATZEN GAITU!
Abenduak 16, 2014 Maxixatzen Euskaldunon elkartea
EUSKARAZKO TELEBISTA IRUÑERRIAN:
LAGUNDUKO?
Abenduak 16, 2014 Maxixatzen Euskaldunon
elkartea
OPARITZEKO GOMENDIOA: "MATRAKA" MAHAI JOKOA
Abenduak 10, 2014 Maxixatzen Euskaldunon elkartea
Joan den astean izan zen Euskara aniztasunean topaketa Andoaingo Martin Ugalde parkean, eta bertan izan zen gure ordezkari Tere Aldalur, Azkoitiko Auzoko programako arduraduna.
Topaketan Euskaltzaleen Topagunearen zuzendari Jasone Mendizabalek euskara partekatzen duguna dekalogoa aurkeztu zuen.
Hamar oinarri biltzen dituen dokumentua Topaguneen mugimenduak aniztasunari buruz duen ikuspegia jendartera helarazteko helburuarekin osatu dute.

Xaloa Telebistak euskaraz emititzen du Iruñerrian, eta diru beharrean da. Lagunduko?
Porrotxek mezu hau plazaratu zuen Anaitasunatik:
"Kutxi-kutxi Mari Lutxi! Aupa Xaloa! Anaitasunetik gure muxu goxoa, zuentzat! Eutsi goiari! Euskara eta bizipoza zabalduz Nafarrura eta Euskal Herri osora. Maite zaituztegu! Aupa Xaloa!"

Matraka jokoa zortzi urtetik gorako neska-mutilentzat nahiz helduentzat dago diseinatua.
Jokoak bostehun proba eta galdera ditu. Jokalariek mimika egin beharko dute, kantatu egin beharko dute, hitzak definitu beharko dituzte, marraztu ere bai, eta, gainera, galderei erantzun.
Galdera horiek hainbat gairi buruzkoak dira: zientzia, gizartea, aisia, Euskal Herria, hizkuntza, Europa, mundua...
